Udal hauteskundeak 2015

Amaia Zarrabeitia da Iurretako EH Bilduren zerrendaburua

Anboto 2015ko api. 16a, 11:20

"Oinguen geu, oinguen Iurreta" leloa erabiliko dute hauteskunde kanpainarako. Amaia Zarrabeitia partaidetza teknikaria izango da EH Bilduko alkategaia. Zerrendan, azken legegintzaldian zinegotzi izan diren Liher Aiartzaguena eta Amatza Abasolo daude, izen berrien artean. Bariku iluntzean, 19:30ean aurkezpen ekitaldia egingo dute Dantzari kalean.

Iurretako EH Bilduren zerrenda:

1.- AMAIA ZARRABEITIA (Zuzenbidean lizentziatua, partaidetzako teknikaria)

2.- LIHER AIARTZAGUENA (Informatikako irakaslea DBHn, Kimuak-eko zuzendaria)

3.- ESKARNE JAIO (Zientziako irakaslea DBHn)

4.- XABI RODRIGUEZ (Zientziako irakaslea DBHn)

5.- AMATZA ABASOLO (Fisioterapeuta, Jai batzordeko kidea)

6.- MIKEL ARTEAGA (Aldundiko funtzionarioa)

7.- ITZIAR BELAR (Herri Komunikabideko administraria)

8.- PATXI GALLEGO (Metal arloko langilea, LAB sindikatuko delegatua)

9.- JASONE ZENIKAONANDIA (IVEFen lizentziatua, igerilekuko monitorea)

10.- JONATHAN RUIZ (Rio de Oro Elkarteko kidea)

11.- GARBIÑE ZUAZO (Etxekoandrea)

 

 Ordezkoak:

1.- JUANJO AIESTA (Jubilatua, ibilbide luzeko militantea)

2.- EGUZKIÑE URIONDO (Basogintzako langilea, ibilbide luzeko militantea)

3.- MIKEL SOPELANA (Jubilatua, ibilbide luzeko militantea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!