Emakumeen Birako etapen ibilbidea jakinarazi dute

Anboto 2015ko urt. 27a, 10:20

Atariko erlojupekoarekin hasiko da ekainaren 10ean, eta beste lau etaparen ostean, Markina-Xemein amaituko da ekainaren 14an.

Emakumeen Birako XXVIII. aldiari Iurreta-Iurreta 1,2 kilometroko atariko erlojupekoarekin emango zaio hasiera ekainaren 10ean. Ekainaren 11ko lehen etapa denetan luzeena da: 123 km. Hurrengo egunean Arrasaten hasi eta amaituko da etapa, tartean bigarren mailako Kurutzeta mendatea dutela. Ekainaren 13an Bizkaian zehar ibiliko dira (Maruri-Fruiz) eta birritan igoko dute bigarren mailako Libao/Arrieta mendatea. Ekainaren 14ko azken etapa Markina-Xemeinen hasi eta amaituko da eta Bizkaiko kostaldetik (Lekeitio eta Ondarroa) ibiliko dira; bigarren mailako Gontzegaraigane eta Lekoitzgane eta hirugarren mailako Milloigane mendateak izango dira aurkariari aldea jateko azken abaguneak.

 

ETAPAK


EKAINAK 10, ATARIKOA: Iurreta-Iurreta (1,2 km).

EKAINAK 11, LEHEN ETAPA: Iurreta-Iturmendi (123 km).

Ibilbidea: IURRETA-Matiena-Abadiño-Elorrio (Tarteko Helmuga)-Miota-Olakueta(Berriz)-Matiena- Iurreta-Amorebieta-Lemoa-Igorre (T.H.)-Dima-ZUMELTZA Gane (2. maila)- Otxandio-Legutiano-Landa-Marieta-Ozaeta-Hermua-Larrea-Axpuru- Narbaiza-Cota de Gordoa-Galarreta-Zalduendo-Albeniz-Ilarduia-Egino- Olazagutia-ALTAMIRA-Altsasu-Urdiain-ITURMENDI.

EKAINAK 12, BIGARREN ETAPA: Arrasate-Arrasate (97 km).

Ibilbidea: ARRASATE-Aretxabaleta (barrutik)-Eskoriatza (barrutik)-Aretxabaleta (bariantetik)-Arrasate (bariantetik)-San Prudentzio-Oñati (T.H.) (barrutik bariantera)-San Prudentzio-Bergara (Aseginolaza)-Bergara (Geltokiko Zubitik)- San Prudentzio-Arrasate (T.H.)-Santa Ageda-Aramaio-KURUTZETA (2. maila)- Legutiano-Landa-Arlaban-Eskoriatza-Aretxabaleta-ARRASATE.

EKAINAK 13, HIRUGARREN ETAPA: Maruri-Fruiz (90 km).

Ibilbidea: MARURI-Asteintza-Igartua-Butroe-Bentabarri-Laukiz-Gatika-Mungia (T.H.)- Elordui-Meñaka-Belako-Soietxe-Ibarra-LIBAO/ARRIETA (2. maila)-Jainko- Olabarri-Fruiz-Ibarra-Ergoien-Mungia-Elordui-Markaida-Maruri-Asteintza- Igartua-Bentabarri-Laukiz-Gatika-Mungia (T.H.)-Elordui-Meñaka-Belako- Soietxe-Ibarra-LIBAO/ARRIETA (2. maila)-Jainko-Olabarri-FRUIZ.

EKAINAK 14, LAUGARREN ETAPA: Markina Xemein-Markina Xemein (88 km).

Ibilbidea: MARKINA/XEMEIN-Berritxu-Ondarroa (T.H.)-Lekeitio-Oleta-Gizaburuaga- Aulesti-Munitibar-GONTZEGARAIGANE (2. maila)-Bolibar-Markina/Xemein (barrutik)- Urlo (T.H.)- Plazakola-MILLOIGANE (3. maila)-Oleta-Gizaburuaga- Aulesti-LEKOITZGANE (2. maila)-Markina Xemein.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!