Urrijenan egun osoko jaia egingo dute gaur

Anboto 2014ko urr. 12a, 09:20
Iurretako dantzariak aurtengo jaietan. Argazkia: Iñaki Izagirre

Herriko dantzarien eguna ospatuko dute, bihar, Iurretan. Jai parekidea izango da 2014ko Urrijena, lehenengoz: emakume dantzariek dagokien lekua hartuko dute plazan. 09:30ean taldeen argazkiak egin, eta 10:30ean kalejiran abiatuko dira Montoitik plazara. Han dantzari-dantza, gorulari dantza eta sokadantza eskainiko dituzte, eta bazkari bategaz eta erromeriagaz ere ospatuko dute Urrijena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!