Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dauzkatenei zuzenduriko tailerra, Ibarretxen

Anboto 2014ko ira. 15a, 12:00

Urriaren 21ean eta 22an, Ibarretxe kultur etxean eskainiko dute Irakurketa Erraza izeneko tailer partikoa. Irakurtzeko edota irakurritakoa ulertzeko zailtasunak dauzkaten pertsonak kulturaren eta informazioaren mundura gerturatzea da tailerraren helburua.

Hirugarren adinekoei, adimen-minusbaliotasuna duten pertsonei, alfabetatzeko prozesuan dauden etorkinei, ikasteko zailtasunak dauzkatenei, edota gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboei zuzenduta dago tailerra. Blanca Matak gidatuko ditu saioak, eta aurreratu duenez, "guztiz praktikoa" izango da tailerra.

Urriaren 21ean eta 22an, 09:15etatik 12:15era burutuko dituzte saioak. Doakoa izango da tailerra, baina irailaren 25 orduko eman behar da izena. Ibarretxe kultur etxean eman daiteke izena (biblioteka@iurreta.net helbidean edo 946812726 telefono zenbakian).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!