25 urteko gaztea atxilotu dute bere kotxeagaz pertsona bat harrapatzen saiatzeagatik Iurretan

Anboto 2014ko api. 15a, 10:35
Iurretako Bidebarrieta kalearen irudia
Durangoko Ertzain etxeko agenteek 25 urteko gazte bat atxilotu zuten domekan, bere kotxearekin beste gazte bat harrapatzen saiatzeagatik.

 

Gaztea Iurretako Bidebarrieta kalean Fiat Punto markako auto batetik jaitsi zen domekan, arratsaldeko 21:30ean. Ertzaintzak dioenez, gaztea jaisterakoan beste auto bat argi barik gerturatu zen eta harrapatzen saiatu zen. Biktima ez zuen harrapatu eta Fiat Puntoa jo zuen. Erasotuak azaldu duenez, erasotzaileak kotxeari bira eman zion eta berriro saiatu zen, baina ez zuen helburua lortu. Erasotzaileak ihes egin zuen. Ertzaintza bertaratu zenean erasotuak azaldu zien bazekiela ekintza horren egilea nor zen. Ertzaintzak gaineratu duenez, erasotzailearen autoaren arrastoak bertan zeuden. Gazteak emandako datuekin, Ertzaintzak 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuen bere lantokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!