Hitzarmena sinatuta, Iurretako institutuko hiru ikaslek udaletxean egingo dituzte praktikak

Anboto 2014ko api. 14a, 09:00
Kontu-hartzailetzan, erregistroan eta kultur etxean egingo dituzte praktikak. Iurretako Udalak eta Iurretako Institutuak sinatu dute lankidetza-hitzarmna, eta Administrazio-kudeaketako ikasleak dira praktikak egingo dituztenak.

 

Martxoaren 10ean hasi zuten praktika aldia eta ekainaren erdialdera arte egongo dira praktiketan. Administrazio-kudeaketako erdi mailako zikloko ikasketa planari dagozkion praktikak dira. Institutuak eta udalak sinatutako hitzarmenak ikasturte honetarako balioko du, eta automatikoki luzatuko da datozen ikasturteetara, baldin eta bi aldeetakoren batek ez jarraitzea erabakitzen ez duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!