Landare Azoka jendetsua antolatu dute Garain

Jone Guenetxea 2017ko api. 23a, 15:35

Eguraldia lagun, jendetza batu da Garaiko Landare eta Lorezaintza Azokan, gaur goizean. Nobedade moduan, bisitariek erosketak kontsigna batean utzi ahal izan dituzte eguna lasai aprobetxatzeko.

Landare eta lorezaintza arloko produktu ugari jarri dituzte salgai. Sasoiko loreak, iratzeak, kaktusak, landare txikiak, lorezaintzako lanabesak, egurra eta loreak uztartzen dituzten produktuak, lore naturalez eginiko bitxiak, baserri tresnak, produktu ekologikoak eta produktu fitosanitarioak, besteak beste.  

Gainera, Durangaldeko hiru baserritarren eskutik gazta, txakolina, sagardoa, ogia eta pastelak dastatu ahal izan dituzte Garain.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!