San Migel kaleko ur hornidura sarea berrizten hasi dira

Markel Onaindia 2017ko api. 5a, 11:45

San Migel kaleko ur hornidura sarea konpontzea da udalak 2017rako aurreikusita duen proiektu garrantzitsuenetakoa, eta lanak pasadan astelehen hasi zituzten. Azaldu dutenez, hiru aste baino lehen amaitzea espero dute.

Kurutzondotik San Migel elizarainoko zatian egiten dabiltza sarea berrizteko lanak.  45.000 euro inbertituko dituzte egitasmoan, eta diru-laguntza ere eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!