Landare Azokan kontsigna ipiniko dute, lehenengoz

Markel Onaindia 2017ko mar. 27a, 10:30

Apirilaren 23an egingo da aurtengo Garaiko Landare eta Lorezaintza Azoka, eta antolatzaileak prestaketekin buru-belarri dabiltza.

Iragarri dute erositako landareak gordetzeko kontsigna bat ipiniko dutela lehenengoz, bisitariek erosketa egin ostean goiza eroso pasa dezaten, landareak aldean eduki barik. Urkiola Landa Garapena, udala eta Trumoitte ari dira azoka prestatzen, nagusien elkartearen laguntzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!