Hainbat herritar hurbildu da Garaira erregelen erakustaldia ikusteko, eta giro polita sortu da. Formatua apur bat aldatu eta aukera ematea izan dute helburu Jai Batzordeko kideek azaldu dutenez. Hala ere, mutilek ere egingo dute dantzan jaietan.
Garai, Mañaria, Durango, Iurreta, Berriz eta Galdakanoko dantzariek parte hartu dute, aurten, erregelen erakustaldian. Horixe izan da, aurten, Garaiko jaietako nobedade esanguratsuenetarikoa. Mutilek bakarrik edo neska eta mutilek elkarrekin egin ohi dute erregelen erakustaldia. Gaur izan den erakustaldian, berriz, neskak aritu dira.