Nesken erregelak nobedade izango dira jaietan

Anboto 2016ko uzt. 21a, 11:50

Pasadan urteko erregelak

Uztailaren 23an hasiko dira Garaiko jaiak, eta 31ra bitartean garatuko dira jai batzordeak prestatutako ekitaldiak. Egitarauan ohikoak dira horietariko zenbait, baina badira nobedade esanguratsuak ere. Adibidez, aurtengo erregelen erakustaldian neskek parte hartuko dute bakarrik. Uztailaren 25ean egiten dute erakustaldia, eta, normalean, mutilena edo mistoa izan ohi da. Baina, lehenengoz, neskek soilik egingo dute dantza. Formatua apur bat aldatu eta aukera ematea dute helburu. Hala ere, mutilek ere egingo dute dantza jaietan.

Bestalde, arrakasta handiko herri bazkaria hilaren 30ean egingo dute.

23an, 24an barik
Jaiak uztailaren 24an hasi ohi dira, baina aurten egun bat aurreratzea erabaki dute 24a domeka delako. Beraz, jaiez disfrutatzeko egun bat gehiago edukiko dute aurten garaitarrek. Dena dela, Donien Atxa 24an altxatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!