Donien Atxa jasota hasi dituzte Garaiko jaiak

Anboto 2015ko uzt. 25a, 14:27

Atzo eman zieten hasiera ofiziala Garaiko jaiei Donien Atxa jarrita. Gaur goizean, meza izan da San Migel elizan. Ondoren ohiko Santiagoren imajina prozesioan eraman dute Elizabarriraino. Apostoluari omenaldia eginez, agintariena eta 'Gernikako arbola' dantzatu dute. Arratsaldean dantzariek erregelen erakustaldia eskainiko dute. Jai eguna Ezten Giro taldearen erromeriagaz amaituko dute. Hurrengo egunetan ere hainbat ekitaldi izango dira Garain udako egunak jai giroan gozatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!