Garaiko jaietako bazkarirako izen-ematea, 26ra arte

Anboto 2015ko uzt. 20a, 10:00

Aurtengo Garaiko jaietan, abuztuaren 1ean egingo dute herri bazkaria, eta bertan parte hartu gura dutenek izena eman ahal dute dagoeneko. Inskripzioa uztailaren 26ra arte egongo da martxan.


Bazkarian parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, 946 816 393 telefonora deituta. 16 urtetik beherakoen txartelak 10 euro balioko du, eta helduen txartela 20 euroan ipini dute salgai.

Jaien azken egunean izango da bazkaria. Normalean, uztailaren 31n amaitzen dira jaiak, baina aurten, abuztuaren 1a zapatua denez, jaien amaiera atzeratzea erabaki dute Trumoitte kultur elkartekoek. Horrela, bazkaria ere egun horretan egingo dute, aste barruan beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!