Pandemiak eragindako beherakadari "buelta ematea" lortu duela azpimarratu du Elorrioko turismo bulegoak

Anboto 2024ko api. 16a, 09:11

Elorrioko eliza eta hiribildua, Argiñeta eta Gurutzeen bidera egindako bisitak nabarmendu ditu Elorrioko turismo bulegoak bisita gidatuen artean. "Egiten dugun balorazioa oso positiboa da, eta Elorriok duen ondarea ikustean bisitariak harrituta gelditzen dira", azaldu dute ohar baten bidez. 

Martxoaren 28-31 bitartean 69 lagunek parte hartu zuten bisita gidatuetan, eta kalean egin direnak, eta basilikakoa izan dira jendetsuenak; azken honetan, gainera, kanpandorrera igotzeko aukera ere izan dute bisitariek. Horrez gainera, bisitari gehienak helduak izan direla azpimarratu dute, umeak eta gazteak ere hurbildu diren arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!