Hainbat ekintza antolatu dituzte Elorrioko Hazigunean

Anboto 2024ko mar. 15a, 11:30

Egitaraua haurrentzako eta nagusientzako izango da. Maiatzera bitartean, hiru ekitaldi nabarmendu dituzte. 

Martxoaren 19an 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa saioa egingo du Amaia Egidazuk, 17:30ean; Apirilaren 16an sukaldaritza tailerra egingo dute, 17:30ean, eta maiatzaren 8an, Ianire Jayo psikoterapeutak bullyingari buruzko hitzaldia eskainiko du, 18:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!