Jai egitarau anitza eta herritar guztientzat egokia antolatzeko asmoz, Elorrioko Udalak herritar guztien iritzia jaso gura du. Hori horrela, udalak herritar, talde eta elkarte guztiak gonbidatu ditu eguenean, martxoak 14, 18:30ean Iturri Kultur Etxean egingo duten bileran parte hartzera.