Ferixa Nausikoak

Jai parekideez gozatu ahal izateko informazio gunea jarriko dute Elorrion barikuan

Anboto 2023ko abu. 29a, 11:42

Artxiboko irudia

Prebentzioaz gain, erasoei aurre egiteko baliabideak jarri ditu udalak. Esaterako, telefono zenbaki bat egongo da, behar izanez gero, bertara deitzeko: 688 86 52 94. 

Jai parekideak lortzeko bidean informazio gune bat jarriko dute irailaren 1ean Elorrioko plazan, 18:00etatik 21:00etara. Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, erasoen kontra egiteko materiala eta informazioa egongo da herritarren eskura. Gainera, udaleko berdintasun sailak kartelak, kalkamoniak eta bestelakoak banatuko ditu. 

Prebentzioaz gain, erasoei aurre egiteko baliabideak jarri ditu udalak. Alde batetik, telefono zenbaki bat egongo da, behar izanez gero, bertara deitzeko: 688 86 52 94. Horrez gain, protokoloa ere landu dute, mugimendu feministarekin batera. 

"Gizonezko guztiei, adinekoei, gazteei, zein nerabeei, eskatzen diegu ez daitezela izan emakumeen, nesken eta neskatoen aurkako erasoen partaide. Gogorarazten dugu besteak onartzen ez dituen sexu-jokabideak erasoak direla.Baboseao, tematzea, ukituak eta jazarpena ere indarkeria matxistaren barruan kokatzen dira", azaldu dute Elorrioko Udaletik.

Horrez gain, aurtengo jaietan udalak zaintza-lanetan aritzen diren pertsona guztiengan arreta jarriko duela jakitera mean du. "Zehazki, etengabe zaintzen, sendatzen, babesten, garbitzen, laztantzen, elikatzen eta animatzen jarduten duten pertsona horiengan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!