Elorrioko eta Izurtzako jaiak

Ume bat barraka batetik jausi da Elorrion

Jone Guenetxea 2017ko ira. 4a, 21:39

20:00etan gertatu da istripua, Elorrioko barraketan. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik ume bat 'matxinsaltoa' barrakatik jausi da. 

Lekukoek diotenez, umeak urratuak zituen, baina badaezpada larrialdietara eraman dute. Udal arduradunek berehala barraka hori zarratu dute. Idoia Buruaga alkateak dioenez, "inspekzioa pasatu eta segurtasun neurri guztiak bermatu arte barraka hori itxita egongo da". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!