Artisau eta sortzaileen bigarren azoka egingo dute zapatuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 11a, 11:25

Elorrioko Eixu Artisau Elkarteak azoka antolatu du zapatu honetarako.

Inguruko artisau eta sortzaileei lekua eman gura dien azoka da, eta 10:00etan hasiko da. Elorrioko sortzaileen elkarteak antolatutako azoka Urarka kalean jarriko dute, Portaleku tabernaren ondoan. Bertan, askotariko produktuak egongo dira salgai.

Elorrioko Eixu elkartea 2016ko azaroan sortu zen, sorkuntzan dabiltzanei lekua emateko asmoz. Abenduan lehen azoka antolatu zuten, hamar postu jarriz. Zapatu honetarako, berriz, bigarrena antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!