Maiatzaren 12an hasiko da berbaldi zikloa, 19:00etan, Iturri Kultur Etxean, eta bertan Ivan Forerero exiliatu politikoa eta CEAReko kidea Kolonbiako bake prozesuaz arituko da. “Elkarteak sorreratik egin du lan Kolonbiako proiektuekin, eta, horregatik, bereziki hurbil sentitzen dugun herrialdea da Kolonbia”, adierazi dute Kainaberako kideek.
Kolonbiako bake prozesuaz gain, Europan gaur egun errefuxiatuek bizi duten egoerari buruz ere arituko dira Mayte Gamo psikologoa eta Ines Echave-Sustaeta abokatua, maiatzaren 17an.
Azken hitzaldiaTrump eta Europako faxista berrien inguruan izango da. Maiatzaren 24an, Victor Pozas EHUko irakasle eta HEGOA fundazioko kideak nazioarteko panorama politikoan eskuineko ideiak hartzen dabiltzan indarrari buruzko hitzaldia emango du.