Mimenzak bigarren urtez jarraian irabazi du Bizkaiko Zubia maratoi erdia

Joseba Derteano 2017ko mai. 2a, 11:42

Aitor Mimenza helmugara sartzen (Argazkia: Felix Sánchez Arrazola)

Eguraldi zakarrak iazko marka hobetzea eragotzi zion.

Euria, haize boladak… ez zen giro izan domekako lasterketan. 597 korrikalarik lortu zuten helmugara arteko bidea egitea eta Aitor Mimenza (Elorrio, 1991) izan zen denetan azkarrena. 1.10.03-ko denboran osatu zituen 21 kilometroak. Proba osoan zehar nagusitasuna erakutsi zuen eta sei minututik gora atera zizkion Aitor Erregerena bigarren sailkatuari.

Mimenzak bigarren urtez jarraian irabazi du Bizkaiko Zubia maratoi erdia. Eguraldi eskasak iazko denbora (1.08.59) hobetzea eragotzi zion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!