Gaurtik domekara bitartean Elorrio Erreka Kaleko jaietan murgilduko da urteroko kontzertu, azokaz gain aurten hainbat kirol probatzeko aukera izango dute elorriarrek, Gure Esku Dago dinamikari esker. Domekan, 9:00etan hasita, herritarrek gustuko duten kirola egin ahal izango dute herriko zenbait tokitan. Kirolaz gain, goiz osoan zehar, DJ Txurruren eskutik musika egongo da eta plazan txosna jarriko dute Gure Esku Dagokoek.
Bestalde, asteburu guztian, zenbait taldek herriko plaza, kaleak eta gaztetxea girotuko dituzte. Esaterako, gaur, trikitilariak arituko dira, eta bihar, Luhartz taldea arituko da. Zapatuan, ohitura den lez, bigarren eskuko azoka eta pilota partiduak egongo dira. Gauean, berriz, kontzertuak egongo dira Elorrioko Gaztetxean.