Manex Regillaga elorriarrak Bizkaiko xake txapelketa irabazi du kimu mailan

Joseba Derteano 2017ko mar. 14a, 08:00

Manex Regillaga —ezkerrean— Bizkaiko txapelketako partida batean.

Sailkapen faseko zein finaleko partida guztiak irabazi ditu Elorrioko Zaldi Baltza taldeagaz jokatzen duen xakelari gazteak.

Sestaon jokatu zen finala asteburuan. Oraingo hau ez da Bizkaiko txapelketa bat irabazten duen lehenengo aldia eta iaz Espainiakoan ere parte hartu zuen. Regillagaren maila berean Jesuitak ikastetxeko Unai Calvo eta Nevers ikastetxeko Unai Hernandez laugarren eta bederatzigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Abadiño Xake Taldeko xakelari bi ere nabarmendu dira beste mailetan: Cristian Cretuk laugarren amaitu du haur-kategorian eta Hugo Santanak bederatzigarren benjaminetan. Benjaminetan seigarren postua lortu zuen Nevers ikastetxeko Iban Juarezek.

 

Manex Regillaga —ezkerrean— partida batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!