Lointek taldeak Ziortza Isasi elorriarra fitxatu du

Joseba Derteano 2016ko abe. 8a, 09:34

Ziortza Isasi (Elorrio, 1995) Lointek taldean ariko da hurrengo denboraldian.

Erlojupekoan Euskadiko txapelduna den elorriarraren esanetan ”Lointek taldera batzea kalitate aldetik gorakada nabarmen bat ematea da”. Talde “handiago” batera batzeak “kanpoko lasterketa gehiago lehitzeko aukera eskainiko dit”.

Lointek taldeko arduradunen ustez, “Isasi gaur egun pelotoian aurkitu daitekeen errodadorerik onenetakoa da”. Ordekan duen indarra zein gorengo abiadura azpimarratu dituzte Isasiren dohairik handienen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!