1.000 erosketa bonu, elorriarren eskura

Erabiltzailearen aurpegia Markel Onaindia Txabarri 2016ko urr. 27a, 16:37

Elorrioko Merkatari Elkarteak (EME) eta udalak merkataritza indartzeko kanpaina abiatu dute. 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bonu jarri dituzte herritarren eskura gaurtik aurrera.

Deskontu-txartelak Berrio-Otxoa kaleko Laboral Kutxako bulegoetan egongo dira. Abenduaren 4ra arte erosi ahalko dira. 18 urtetik gorako elorriar bakoitzak bi txartel izango ditu eskuragarri gehienez NAN bakoitzeko, eta erosketa bakoitzean gehienez bi deskontu-txartel erabili ahalko dira aldi berean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!