Elorrioko aurrekontu prozesuan "gardentasun falta" dagoela uste du EAJk

Anboto 2016ko urr. 24a, 14:04

EH Bilduk gobernatzen duen Elorrioko Udalak bihar aurkeztuko du aurrekontu parte-hartzaileak lantzeko prozesua. Baina, EAJk dioenez, udaleko alderdiak ez dituzte kontuan hartu prozesua zehazteko.

Jeltzaleen arabera, eguaztenean batzarra egiteko gonbitea jaso dute herriko elkarteek, baina eurek ez ei dute beste berririk momentuz. "EAJren aldeko apustua egin duten Elorrioko 1.500 biztanle ordezkatzen ditugu, eta udal bateko partaidetza prozesu garrantzitsuenaren definiziotik kanpo uztea ez zaigu gobernatzeko modu egokia iruditzen", esan du Joseba Mujika zinegotziak.

Ez hori bakarrik. Prozesua udaletik kanpo hasi dela salatu dute jeltzaleek: "EAJk jakin duenez, prozesua udaletik kanpoko bideak erabiliz jarri da martxan, eta hori erabat urruntzen da gure erakundeetan nagusi izan behar diren gobernu on eta gardentasun moduetatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!