Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala ezagutarazteko erakusketa Elorrion

Anboto 2016ko urt. 7a, 10:21

Gaurtik urtarrilaren 29ra arte dago zabalik Elorrioko Iturri kultur Etxean.

Gernikako Bakearen Museoa Fundaziotik ekarritako erakusketak Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren printzipioen izpiritu eta balioekiko konpromezua erakustea du helburu era 34 grabatuk osatzen dute.

Jatorri askotako artisten lanak daude ikusgai: Puerto Rico, Brasil, Australia, Burundi, Hegoafrika, Txina, Kolonbia, Zimbawe, Egipto, India, Indonesia, Iran, Irak, Kenya, Sudan, Pakistan, Peru, Senegal, Mozambike, Sri Lanka, Israel, Turkia, Venezuela, Tibet eta Namibia.

Grabatuen bidez Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala osatzen duten artikuluak ezagutaraziko dituzte. Erakusketa astegunetan bisitatu daiteke 10:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!