'Ilargiaren malkoa' dantza ikuskizuna eskainiko du Haatik konpainiak, Arriolan

Anboto 2015ko aza. 26a, 16:00

Dantzaren arloko hiru sorkuntza-lan biltzen dituen ikuskizuna eskainiko du Haatik antzerki konpainiak, Elorrioko Arriola antzokian, bihar.

Aiert Beobideren Ilargiaren sukar galdua izenburua du piezetako batek, eta euskal dantza eta musika ditu oinarri. Mikel Laboaren musika, hain zuzen ere. Sortzaileen berbetan, "Laboaren obrak eta bizitzak gugan izan duen eragina azaldu gura dugu sorkuntza-lan honetan".

Bideo-dantza formatuko arte-lana da, Arriolan eskainiko duten bigarren pieza: Aiert Beobideren koreografia eta Pascal Gaigneren musika dauka, eta Luzuriaga Martxan ekimen kultural herritarraren barruan egin zuten.

Azkenik, Bejart Ballet konpainiako Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak Haatik konpainiarentzat sortutako Malko isuria izeneko lana eskainiko dute, Philip Glassen musika daukana. Bere senide batek mendian bizia galdu izanak sortutako minetik sortutako dantza-lana da Safronkinena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!