'Josu Inri. Beauty Phyton' film laburrak irabazi du 24. Ordu Digitalean lehiaketaren X. edizioa

Anboto 2015ko aza. 9a, 08:51

Gurutze and Ganbara taldeari eman zioten, zapatuan, Arriolako 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketaren lehenengo saria. 700 euroko saria jaso zuten Josu Inri. Beauty Phyton izenburuko lanaren egileek.

Beste hiru sari ere eman dituzte asteburuan, Arriolako lehiaketan. 500 euroko sari bana jaso zuten Iguria eta Miel izeneko talde finalistek, eta Banda Aparta! taldearen Kaixo, agur! lanari eman zioten publikoaren saria. (Hemen, bozketen emaitza)

Hamar taldek parte hartu dute Elorrioko film laburren lehiaketaren X. edizioan, eta sarean ikusgai daude aurten osaturiko film labur guztiak.

Euren lanak osatzeko gai bezala, "Denboran galduta" gaia eman zieten antolatzaileek lehiaketaren parte-hartzaileei. Bestalde, "beldur denaren ezpatak, punta motz" esaldia eta loreak ere sartu behar zituzten euren film laburretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!