Abian da Elorrioko 21. Literatur Lehiaketa

Anboto 2015ko urr. 6a, 10:07

Hamazortzi urtetik beherako elorriarrei zuzenduta antolatu dute Literatur Lehiketaren 21. edizioa. Aste honetan hasita, abenduaren 1era arte, gutxienez bi liburu irakurri, eta liburutegian emandako fitxak beteta entregatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Erabiltzaile bakoitzak dagokion adin-tarteko irakurgaia aukeratu beharko du liburutegiko katalogotik.

Abenduaren 11n egingo dute sari banaketa ekitaldia. Saridunak aukeratzeko, jasotako fitxen kopurua zein kalitatea hartuko dituzte kontuan, antolatzaileek adierazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!