Aroa Gorostiza elorriarrak urrezko domina bi irabazi ditu pistan

Anboto 2015ko abu. 28a, 09:34

Kadete mailako Espainiako txapelketa jokatu dute Madrilgo Galapagar belodromoan. Aroa Gorotizak, guztira, bost domina irabazi ditu, horietako bi urrezkoak.

Urrezko domina biak keirin eta taldekako abiadura proban lortu ditu. Scratch modalitatean zilarra jantzi du eta abiadura proban brontzea. CAF Transport Engineering taldeko txirrindulariak brontzezko beste domina bat ere irabazi du junior mailako jazarpen proban.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!