Afari jamaikarra egingo dute bihar gaztetxean, kulturarteko afarietan azkena

Anboto 2015ko abu. 25a, 12:31

Abuztuko eguaztenetan hainbat herrialdetako jakiak dastatu dituzte Elorrioko gaztetxean. Afari gaztetxero horietan janari italiarra, indiarra eta palestinarra dastatu dituzte hiru eguaztenetan, eta bihar, Jamaikako gastronomian oinarritutako afaria izango dute. 21:00etan izango da afaria, eta bihar eguerdira arte eman daiteke izena.

Afari gaztetxeroak izenagaz, iaz egin zituzten lehenengoz horrelako afari bereziak, eta jende ugari urreratzen da gaztetxera. Iazko abuztuan janari saharra, tailandiarra, begetarianoa eta mexikarra dastatu ahal izan zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!