Zortzi ume saharaui etorri dira Elorriora, uda pasatzera

Anboto 2015ko uzt. 8a, 11:15

Idoia Buruaga Elorrioko alkateak ongietorria egin zien, joan zen eguenean, ume saharauiei. Oporrak Bakean programari esker eta Lajwad elkarteak bultzatuta, zortzi ume etorri dira Elorriora, uda pasatzera. Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan udan bizi duten beroa saihestea da ekimenaren helburuetako bat. Udaletxean eginiko harrera ofizialean, umeak eta harrera familia diren elorriarrak egon ziren Buruaga alkateagaz batera.


Aisialdia eta osasuna
Beroa saihesteaz gainera, aisialdiaz gozatzeko eta azterketa medikoak egiteko aukera ere badute ume saharauiek. Eta hori guztia ezinezkoa izango litzateke etxean hartu dituzten Elorrioko familien laguntzarik barik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!