Apirileko Feria helduko da zapatuan Elorrioko kaleetara

Anboto 2015ko api. 16a, 14:43
Sevillanen ikastaroan hamabost lagunek parte hartzen dute.

Elorriok kolore berezia dauka. Sevillagaz berba-jokoa eginez, jaialdia iragartzeko karteletan agertzen den leloa hori da. Izan ere, zapatuan Apirileko Feria helduko da Elorrioko kale eta tabernetara, sevillanekin, rebujito edariagaz eta bestelakoekin. Elorrion sevillanen ikastaroan dabiltzanek antolatu dute feria.


18:00etan Xara tabernan elkartzeko deia egin dute. Tablao flamenko bat ipiniko dute bertan, eta rebujitoa eta pernila eskainiko dituzte. Gero, poteoa egingo dute jaialdiagaz bat egin duten beste taberna batzuetatik. Isa Garcia antolatzaileak esan duenez, sevillanez gainera, runbak ere dantzatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!