Gazte mailan liga irabazi du Elorrioko Buskantzak

Anboto 2015ko mar. 11a, 13:31

Elorrioko Buskantzako gazteek Bizkaiko Bigarren Mailako liga txapelketa irabazi dute. Jokatutako 22 partiduetatik hemeretzi irabazi dituzte, eta bakarra galdu dute. Talderik golegileena izan da 111 golekin.


Datorren urtean Lehen Mailan jokatzeko eskubidea irabazi dute Buskantzako jokalariek. Orain klubak hausnartu beharko du igotzea bideragarria edo komenigarria den ala ez. Alde batetik, alderdi ekonomikoa aztertu behar dute; Lehen Mailan gastuak handiagoak dira. Bestetik, gazte batzuk senior adina izango dute, eta, oro har, talde lehiakorra osatzeko moduan dauden begiratu behar dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!