Frontoiko karpa kaltetu dute berriro

Anboto 2015ko ots. 19a, 10:33

Martitzen karnabal gauez udalak frontoian egokitutako karpa zulatu zuten ezezagunek, eta udalak oharra bidali du ekintza gaitzesteko. 1.000 euroko kostua edukiko ei du eragindako kalteak.

Udalak azaldu duenez, ez da karpa kaltetzen duten lehenengo aldia. Joan zen astean bertan 1.100 euroko konponketa egin behar izan zuten, eta 2013an 1.400 euroko beste bat. Udalak, herriko jarduerak zein merkatarien elkarteak antolatutako ekintzak garatzeko erosi zuen karpa, 38.000 eurogaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!