Esteibarlandako parkearen berrikuntzarako herritarren iritzia eskatu du Udalak

Anboto 2015ko urt. 22a, 11:00

Esteibarlandako umeen jolas parkearen berrikuntzarako zazpi proposamen daude. Zazpi proposamen hauek ikusgai daude Iturri Kultur Etxeko atarian urtarrilaren 31rarte. Bozketan, 18 urtetik gorako Elorriotar guztiek parte hartu ahalko dute.

Joseba Mujika, Elorrioko alkateordeak, “joan den abenduan gure herritarrengana hurbildu gura izan genuen Esteibarlandako parke hori estaltzeko proiektua, eta orain euren laguntza eskatu gura dugu berriro ere, umeentzako jolasak eta zorua aukeratzeko, argi eta garbi daukagulako eurak direla horrelako espazio publiko baten beharrak ondoen ezagutzen dituztenak” esan du. 415 metro karratu dituen parkea bi zatitan banatuta egongo da, bi gunetan. Gune bat 1-3 urte bitarteko umeentzako zuzendua egongo da eta beste gunea 3-8 urte bitartekoentzat. Jolas guztiek, segurtasunari buruzko araudi europarra bete eta erabilerari buruzko ohar orokorrak eraman beharko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!