Martxorako zabaldu gura dute Arreta Zerbitzua Elorrion

Anboto 2015ko urt. 11a, 10:00

Hilabete honetan hasiko dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzua atontzeko obrak, eta udalak ohar bidez adierazi du martxo amaierarako zerbitzua zabalik egotea aurreikusi duela. Udaletxeko beheko solairua egokituko dute zerbitzurako, orain arte udaltzainen, gizarte-zerbitzuen eta biltegiaren espazio izan dena, hain zuzen ere.

87 metro karratuko bulegoa izango da, eta arretarako lekua, itxarongela, batzar gelak eta komunak edukiko ditu. 128.000 euro inbertitu dituzte egitasmoan. Horretaz gainera, udaletxeko berogailu sistema aldatzeko ere aprobetxatuko dute obra, 70.000 euroko kostuagaz.

Bestalde, udaltzainen bulegoa Buskantz kalera lekualdatu dute, eta hilabete honetan bertan martxan egotea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!