Esteibarlandako parkean estalkia ezartzeko, iritzia eskatu du udalak

Anboto 2015ko urt. 7a, 10:33

Esteibarlandako parkean estalki bat ipiniko du udalak, eguraldi txarra dagoenean herritarrek busti barik jolasteko aukera eduki dezaten. Estalkiaren obra egiteko lehiaketa hasi zuten urrian, eta enpresek egindako proposamenak jendaurrean erakutsi dituzte, herritarren iritzia jakiteko. Iturri kultur etxean dago erakusketa, eta zapatura arte dago botoa emateko aukera. 18 urtetik gorako elorriar guztiek parte hartu ahal dute bozketan.


Arespakotxagako obrak
Bestalde, Pujana jauregiaren eta Arriola kultur aretoaren ondoan dagoen Arespakotxaga parkean ere obrak egingo dituzte. Alde batetik, zorua aldatuko dute, eta, bestetik, lorategia berrituko dute. 25.000 euro erabiliko dituzte horretarako.

Ana Otadui alkateak azaldu duenez, elorriarrentzat “enblematikoa” den parke hori kontserbatu gura du udalak obraren bitartez. Horretaz gainera, espazioaren erosotasuna eta balio ludikoa zein estetikoa handitzea da udalaren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!