Elikagai Bankurako janari bilketa egingo dute Gabonetan

Anboto 2014ko abe. 22a, 10:00

Elorrioko Elikagai Bankuak janari bilketa antolatu du Gabon buelta honetarako, eta herritarrei dei egin die elkartasun dinamika horregaz laguntzeko. Datorren astelehenetik urtarrilaren 5era bitartean jasoko dituzte elikagaiak Lourdesko Ama ikastetxean; goizez 10:00etatik 13:00etara egongo dira, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik jasoko dituzte jakiak, eta jaiegunetan jai hartuko dute. Sagastizabal dendan eta Urizar harategian ere utzi ahalko da janaria.


Baina ez da hori Elorrion egingo den elkartasun ekintza bakarra. Izan ere, Lajwad elkarteak Saharako errefuxiatuei laguntzeko kanpaina babestu du, eta gaur eta bihar Eroski supermerkatuan produktuak jasoko dituzte elkarteko kideek. Institutuko eta Txintxirri ikastolako ikasleak ere ekimenean parte hartzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!