Behargin bat zauritu da Betsaide enpresan

Anboto 2014ko abe. 10a, 12:25

Eguaztenean lan istripua gertatu zen Elorrioko Betsaide enpresan, eta behargin bat ospitalera eroan behar izan zuten. Izan ere, galdategian mantentze-lanak egiten zebiltzala, makina batek harrapatu zuen langilea. Besoa hartu zion, eta, ondorioz, hezurrak apurtu zizkion.


Enpresako arduradunek azaldu dutenez, goizeko 10:30ean izan zen ezbeharra. Behargina ospitalera eroan zuten anbulantzian, eta han egin zioten ebakuntza. Enpresako arduradunen arabera, bere osasun egoera garapen ona izaten ari da, nahiz eta beste ebakuntzaren bat beharko duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!