Xara tabernako 'Txantxibiri' pintxoak jaso ditu Buzkantza jaiko bi sari nagusiak

Anboto 2014ko abe. 9a, 10:26

Asteburu berezia izan dute Elorrion, buzkantza edo odolostearen inguruan. Bigarren urtez ospatu duten Buzkantza Jaian, Xara taberna izan da protagonistetako bat: Tabernek egin duten pintxo lehiaketan, epaimahai profesionalaren eta publikoaren sari nagusiak jaso ditu "Txantxibiri" Xarako pintxoak.

Hamabi tabernek parte hartu dute lehiaketa berezian. Txantxibiriren osagaiak, honakoak: Porrusalda mousse-a, arraultza, intxaur saltsagaz eta odolosteagaz egindako nahasketa eta ogiagaz eta porruagaz egindako hostorea.

Pintxo txapeldunaz gainera, finalistak ere egon dira sariketan. Epaimahaiak Parra tabernaren "Goguaz" pintxoari eman dio saria, eta herri dastaketaren bidez egindako bozkaketan Batzokiaren "Kabia" pintxoa izan da finalista.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!