Dejabu taldearen 'Arrastoak', bihar, Elorrion

Anboto 2014ko aza. 27a, 09:55

Azaroaren 1ean, Luhuson (Lapurdi) estreinatu zuten Arrastoak antzezlana eskainiko dute Dejabu panpin laborategia taldekoek barikuan, 22:00etan, Elorrioko Arriola antzokian. Besteak beste, Errautsak, Gure bide galduak eta Hamlet antzezlanak taularatu dituen taldea da Dejabu. Arrastoak obra berrian Miren Alkalak, Urko Redondok, Iñigo Aranbarrik eta Ainara Gurrutxagak dihardute aktore lanetan, eta antzezle horiek jardun dira lanaren zuzendari ere.


Bera ume txikia zela etxetik alde egin zuen amaren heriotzak Lur protagonistarengan zelan eragiten duen kontatzen du Arrastoak antzezlanak: “Galderaz galdera atzera egingo du Lurrek”, dio obraren sinopsiak: “Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat” da Dejabu taldeak gaur Elorrion eskainiko duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!