Esteibarlandako parkea estaliko dute, herritarren iritzia jasota

Anboto 2014ko urr. 28a, 11:15

Eguraldi txarra egiten duenerako, aisialdi gune estalia edukiko dute elorriarrek. Laster izango da hori, udalak Esteibarlandako parkea estaltzeko proiektua lehiaketara atera du eta.

Gainera, prentsa ohar bidez azaldu dutenaren arabera, herritarren iritzia kontuan hartuko dute, zelako estalpe eredua erabakitzerako orduan.

Egitasmorako 170.000 euro gorde ditu udalak. Parkean estalpea sortzeko, erresistentzia handiko olan bat ipini gura dute, eta horretaz aparte, lurzorua ere berritu gura dute. 500 metro karratu dauzka eremu horrek. Obragaz, segurtasuna eta arauak bete gura dituzte, baita “balio ludiko zein estetikoa eta erosotasuna handitzea” ere.

Estaibarlandako proiektuaren lehiaketara enpresek aurkezten dituzten proposamenak jendaurrean erakutsiko dituzte, eta herritarak izango dira, euren bozkaren bidez, zein eredu egiten den erabakiko dutenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!