80 urteko andre bat hil da San Agustinen, kotxe batek harrapatuta

Anboto 2014ko urr. 21a, 09:20

Atzo 18:30ak aldean jazo zen ezbeharra. Udalak doluminak eman dizkio familiari, eta gidariei arauak errespetatzeko deia egin die.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Opel Astra batek harrapatu zuen emakumea, eta Galdakaora eroan zuten zaurituta. Beranduxeago ospitalean hil zen 80 urteko elorriarra, zaurien eraginez. Bizkaiko Trafiko Unitateak atestatua zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Udalak ohar ofiziala kaleratu du gertaeragatik atsekabea agertzeko eta hildakoaren hurkoei doluminak emateko. Gainera, "gidarien eta oinezkoen arteko oreka egokia bermatzeko", auto gidariei arauak errespetatzeko eskatu die: "Ezinbestekoa da bide bakoitzean baimendutako gehieneko abiadura eta seinale bertikalak zein horizontalak zorrotz errespetatzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!