Hildako gaztea gogoratuz eta lan istripuak salatuz manifestazioa egin dute Elorrion

Anboto 2014ko urr. 1a, 20:01

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Endika Ruano gogoratu eta lan istripuekin amaitu dadila eskatzeko.

Ezbeharra gertatu den Metal Smelting enpresaren parean elkartu dira 18:00etan eta handik plazara arteko bidea manifestazioan egin dute ehundaka lagunek. Bidean, Endika Ruanoren lagun taldearen txokoa den Ganboatik igaro dira eta geldialdia egin dute. Ondoren, plazara joan dira eta bertan amaitu da ekitaldia.

Elkarretaratzera batu direnek pankarta bi erakutsi dituzte. Batak honakoa zioen: ‘Heriotza gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea’. Bestean, berriz, honakoa irakurri zitekeen: ‘Betiko gure bihotzean; Lan istripu gehiagorik ez’. Ruanoren argazki handi bat ere erakutsi dute ibilbide osoan zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!