Sare aurkeztuko dute gaur Elorrion

Anboto 2014ko ira. 12a, 12:25

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimendu berria da Sare. 19:30ean ipini dute zita, plazan.

Ekainaren 15an Donostian eginiko ekitaldi batean jaio zen Sare. Euskal Herriko konponbidearen baitan, preso eta iheslarien etxeratzea bultzatu gura du mugimenduak, kartzeletan edo ihesean daudenen giza eskubideak oinarritzat hartuta. Herririk herri dabiltza aurkezpenak egiten, sarea osatzen joateko, eta Elorrion gaur izango da, 19:30ean, plazan.

Bestalde, hilaren 20rako Bilboko Miribillan ekitaldi nazionala deitu dute, eta presoen dispertsioarekin amaitzeko ibilbidearen hasiera lez islatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!