Ludotekan izena emateko deialdia egin dute

Anboto 2014ko ira. 1a, 10:24

Irailaren 19ra arte egongo da aukera Ludotekan apuntatzeko. 3-8 adin tarteko umeek parte hartu ahalko dute, irailaren 29an martxan ipiniko duten zerbitzuan.

Udalak ikasturte honetan ere zabalduko du Ludoteka, eta horretarako, izen-ematea hasi berri da. Interesdunek irailaren 19ra arte daukate inskripzioa egiteko aukera, udaletxeko erregistro orokorrean.

Irailaren 29tik ekainaren 19ra bitartean eskainiko dute zerbitzua, astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 19:45era. Umeei protagonismoa ematea, errespetua, elkartasuna eta ahalmen kritikoa lako baloreak sustatzea eta aisialdian euskara sustatzea dira Ludotekaren helburuetako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!