Yeray Vazquezek Elorrioko Buskantzan jokatuko du hurrengo denboraldian

Anboto 2014ko uzt. 3a, 14:41
Yeray Vazquez Elorriko Buskantzako kamisetagaz
Mallabia areto futbol taldeko kapitaina izan den Yeray Vazquez Elorrioko Buskantzan arituko da datorren denboraldian.

 

Areto futboleko Hirugarren Mailan jokatzen duen Elorrioko Buskantza datorren denboraldiko taldea egituratzen ari da. Hiru jokalarik taldea utzi dute: Ibon Salaberria, Iñigo Astarloa eta Josu Egidazuk. Egidazuk urtebeterako utziko du taldea ikasketak direla eta atzerrira doalako.

Horien hutsuneak betetzeko jokalari berri bi batu dituzte. Alde batetik, Yeray Vazquez hegal-pibota (Zaldibar, 26 urte) Elorriokora batu da. Bere ibilbide osoa Mallabiako taldean eman du eta kapitaina izan da. “Fitxaketa oso garrantzitsua da eta taldearen kalitatea puntu bat igoko du”, Elorrioko ordezkarien esanetan. Mallabiak Hirugarren Mailan jokatu du aurten, baina datorren denboraldian maila bat beherago ibiliko da, Euskal Ligan.

Elorriora etorri den bigarren jokalaria futboletik dator, Iurretako kirol taldetik. Cristopher Dalbogk da bere izena eta lehenengo denboraldia izango du areto futbolean. Durangoko Kulturalean ere egona da: “Entrenatzailearen apustu pertsonala da”.

 

 Cristopher Dalbogk Elorrioko Buskantzaren kamisetagaz:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!