Ibarra auzotik gasolindegirako zubiaren obra adjudikatu dute

Anboto 2014ko uzt. 2a, 11:01
Ibarra auzoa eta San Pio kaleko gasolindegia lotuko dituen zubia gutxi gorabehera hilabete barru hasiko dira eraikitzen. Udalak oharra bidali du obraren adjudikazioa egin dutela azaltzeko; beraz, martxan dago proiektuaren beste atal bat. 665.000 euroko aurrekontuagaz egin dute adjudikazioa, eta obrak hasterakoan, enpresak zazpi hilabeteko epea edukiko du lanerako.


Zubiak gasolindegiaren alboko biribilgunean edukiko du irteera. Udal ordezkariek azaldu dutenez, proiektuagaz herri barruko trafikoa arintzea gura dute, eta bide-egitura berrantolatzea ere bai. Arrazoi eta helburu horiengatik, zubiaren proiektua “funtsezkoa” dela adierazi dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!